
Leon Bilbao Ibarretxe Arteako Presalde baserrian jaio zen, 1916ko abenduaren 19an. Batik bat nekazaritzan aritu zen. 16 urteko ezkongai harreman luze baten ondoren, 33 urte zituela ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituen.
Aita, Jose Mari Bilbao (1886ko apirilaren 9an jaioa), albokari eta albokagilea zen era berean. Leoni alboka jotzen irakatsi zion 12 urte besterik ez zuela; aitak berak 15 urte zituela ikasi zuen, Dimako albokari ospetsuarekin (“Txuskoa” ezizenez ezaguna).


Lehenengo emanaldia Artean egin zuen, 13 urterekin, herriko plazan, beste albokari eta pandero jotzaile batzuekin batera. Handik aurrera ez zion jotzeari utzi, salbu eta 1936 eta 1939 arteko gerra garaian; urte horietan, alboka isilik egon zen.
Herri ugaritan ibili zen, Maurizia Aldeiturriagaren panderoa eta Benancio Bernaolaren («Karakol» ezizenez ezaguna) akordeoi diatonikoa lagun zituela. Azken horrek osasun arazoengatik hirukotea utzi zuenean, Bonifacio Arandiak («Fasio» ezizenez ezaguna), haren lekua hartu zuen, eta elkarrekin garai hartako euskal musika tradizionalaren diskorik esanguratsuenetako bat grabatu zuten: Alboka eta trikitixa: León – Maurizia – Fasio (Xoxoa, 1979). 1988an, disko horren berrargitalpena egin zen, pieza gehiago sartuta, eta oraingoan akordeoiarekin Basilio Undagoitia («Basilio Txiki» ezizenez ezaguna) arituta.
Gainera, hainbat diskotan parte hartu zuen, Mauriziaren panderoak lagunduta:
- Arratia – Herri musika sorta 15 (1976)
- Herriko musika (1977)
- Bai euskarari jaialdia (17/06/1978)
- Euskal Herriko Soinu tresnak (1985)
Maurizia hil ondoren, Felisa Arribaltzagak lagundu zion panderoarekin.
Leonen albokaren soinua urrutiko lekuetan ere ere entzun zen, hala nola Madrilen, Burgosen eta Frantzian.
1990eko urriaren 7an, omenaldia egin zioten Iurretako Trikitilari Egunean.
Handik gutxira hil zen, 1990eko azaroaren 18an, Artean, Erandioko artisautza azoka batera joateko prestatzen ari zela.
Albokako maisua eta instrumentuaren fabrikatzaile onenetako bat izan zen. Ikasle asko etortzen zitzaizkion etxera (hantxe baitzuen alboka lantegia), albokaren sekretuak ikastera. Ohikoa zen Leon artisautza azoketan ikustea, han saltzen baitzituen albokak. Alboka oso objektu preziatua zen, eta 1980ko hamarkadan 5.500 pezetan (33 euro) saltzen zen.
BIDEOAK
1967-1968ko albokari, panderojole eta koblarien asanblada – J.M.BARRENETXEAREN
BILDUMA (Soinueneak digitalizatua)
BASKER LEON BILBAO
PORRUSALDA
DISKOGRAFIA

Herrikoi Musika Sorta: Arratia 15 (1976)
- 2. Jotea
- 3. Artolak deuko
- 4. Amar amaiketako

Herriko Musika (1977)
- 1. Jota (Leon Bilbao eta Maurizia)
- 2. Purrusaldea (Leon Bilbao eta Maurizia)
- 3. Biribilketa (Leon Bilbao eta Maurizia)

Jaialdia Bai Euskarari (1978)
- 6 – Trikitixa eta Alboka

Alboka eta Trikitixa: Leon, Maurizia eta Fasio (1979)
- 1. Ederregia zera zu (jotea alboka)-1979
- 2. Iguzkia joan da (Porrue alboka)-1979
- 3. Artolak deuko (Martxea alboka)-1979
- 4. Esango bai (Jotea alboka)-1979
- 5. Josetxuk ilko dau (Porrue alboka)-1979
- 6. Durangon bazkalduta (Martxea alboka)-1979
- 14. Pontepioak - alboka
- 15. Jotea albokeagaz
- 16. Porruk albokeagaz
- 17. Martxea albokeagaz
- 28. Porruk albokeagaz
- 29. Martxea albokeagaz
- 30. Maurizia kantuan Agur Zeberioko
- 31. Pontepioak

Euskal Herriko Soinu Tresnak (1985)
- Alboka (Arratia. Bizkaia)

Alboka eta Trikitixa: Leon, Maurizia eta Basilio (1988)
- 1. Ederregia zera zu (jotea alboka)-1979
- 2. Iguzkia joan da (Porrue alboka)-1979
- 3. Artolak deuko (Martxea alboka)-1979
- 4. Esango bai (Jotea alboka)-1979
- 5. Josetxuk ilko dau (Porrue alboka)-1979
- 6. Durangon bazkalduta (Martxea alboka)-1979
- 14. Pontepioak - alboka
- 15. Jotea albokeagaz
- 16. Porruk albokeagaz
- 17. Martxea albokeagaz
- 28. Porruk albokeagaz
- 29. Martxea albokeagaz
- 30. Maurizia kantuan Agur Zeberioko
- 31. Pontepioak