
Felisa Arribalzaga Ituarte Muxikan jaio zen, 1922ko otsailaren 2an, eta txikitatik aritu zen artzain Bizkargi mendian. 14 urte zituela ezagutu zuen bere senarra izango zena, Eduardo Eguiarte trikitilaria. Bitxiki, Eduardo egun berean jaio zen, baina urtebete geroago (1923ko otsailaren 2an). Elkarrekin bikote musikal bat osatu zuten: Felisa panderoa jotzen, eta Eduardo akordeoi diatonikoa jotzen.


Felisak bere kabuz ikasi zuen panderoa jotzen, 40 urte zituela. 1970eko hamarkadan, Basilio «Txiki» Undagoitia, Juanita Gorroño, Juan Bilbao eta Kristobal Txarterina «Kristo» musikariekin batera, Gaztezahar musika taldea sortu zuten. Taldeak kalejirak egiten zituen eta erromerietan jotzen zuen.
Leon Bilbao albokariarekin ere aritu izan zen, Maurizia hil ondoren.
Irrintzilari handia, 1984an Felisa irrintzi bat eginez agertu zen Juanita Gorroñorekin batera, Pedro Oleak zuzendutako Akelarre filmean.
Felisa, Juanita Gorroño eta Mauriziarekin batera, parte hartzaile nabarmen eta finkoa izan zen 1974tik 1999ra bitartean Iurretan San Migel egunez ospatzen zuten Bizkaiko Trikitilari Egunean.
1993an, senarrarekin batera, omenaldia egin zioten XIX. Bizkaiko Antzinako Musika Tresnen Jotzaileen Egunean, Iurretan (Bizkaia).
Felisa eta Eduardo, halaber, jota dantzari handiak izan ziren. 1971n, beteranoentzako jota txapelketan lehen saria irabazi zuten, Bilboko Nazioarteko Erakustazokan, Bizkaiko Nekazarien Azokaren barruan.
2015eko ekainaren 30ean hil zen, Zornotzan.
AUDIOS

Eduardo Egiarte-Felisa Arribalzaga elkarrizketa (Euskadi Irratia 1997)
- Eduardo Egiarte-Felisa Arribalzaga elkarrizketa (Euskadi Irratia 1997)

Felisa panderoa jotzen / Felisa tocando el pandero
- Felisa panderoa jotzen / Felisa tocando el pandero