ERA
KUSKETA

Bizkaiko Musikari Tradizionalak erakusketa, gure herri musikaren iraganerako bidaia da. Gure geografiako bost musika tresna tradizional adierazgarrienak ondo ezagutzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu eta, aldi berean, joan den mendeko jolerik famatuenak ere, gaurko egunera heltzen den katearen ezinbesteko lokarri direnak. Horretarako, euren biografía, musika eta erabili zituzten musika tresna orijinalak jarriko ditugu ikusleen eskura.

Erakusketaren helburu nagusia historikoa da, garai zail batean gure herriaren ondare musikala babestea lortu zuten musikarien ondare garrantzitsua balioesten baitu. Ikerketa-lan sakon baten bidez, aukeratutako artisten datu biografikoak eta hainbat argazki, audio eta argitaratugabeko bideoak aurkezten dira, labur-labur eta panelen bidez. Hala ere, alde pedagogikoari garrantzi handia eman nahi izan diogu, modu didaktiko eta errazean transmititzen baitira musika-mundu tradizionalaren oinarrizko kontzeptuak, oraindik ere badirauten zenbait mito oker desmuntatuz. Azkenik, ondarearen ikuspegitik, erakusketako protagonistek erabilitako objektu pertsonalak eta jatorrizko tresnak ikusgai egoteak, balio erantsia ematen dio erakusketari. Hauek, euren musikaren audioekin batera, beste garai batera eramaten gaituen atmosfera inguratzailea sortzen dute.

Ibiltaritza

Bizkaiko musika tradizionala goraipatzen duen erakusketa denez, haren ibilia errazteko, hainbat herritan erakutsi ahal izateko erakusketa bat diseinatu dugu, ezaugarri edo baldintza tekniko ezberdinak dituzten areto edo espaziotan instalatzea posible delarik.

Agenda

Irailak 6-24
2024
GETXO
RKE - Romo Kultur Etxea
Abenduak 14 – Urtarrilak 7
2024/2025
IGORRE
Igorreko Kultur Etxea - Lasarte Aretoa

Informazio gehiagorako eta kontratazioetarako:
dantza@itxartu.eus   – 658 700 638 / 653 715 863

Scroll to Top