
Erakusketa hau Bizkaiko musika tradizionalaren bihotzera egindako bidaia da, bere historia markatu duten mitoak omentzen dituen ibilbidea. Herri musikako funtsezko bost instrumentu ditugu ardatz: txistua, soinu txikia edo trikitia, panderoa, alboka eta dultzaina. Horietako bakoitzaren adierazgarri diren hiru interpretatzaile aukeratu ditugu; badakigu ez daudela diren guztiak, eta beste musikari askok ere mereziko luketela hemen egotea.
Soinu eta oroitzapenen mundu honetan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu, mito horien esentzia ezagutzera, eta belaunaldiz belaunaldi gure identitate musikalaren bilbe aberatsa ehundu duten legendak berpiztera.
Triki tixa
Trikitixa
1829an, Vienan, Cyrill Demianek patentatu zuen accordion izeneko instrumentu prototipo bat, egungo akordeoi diatonikoaren aitzindaria. Tresna hori Bizkaian lehen aldiz 1889an aipatu zen, Juan Carlos Guerra historialariaren testu batean. Hor, «akordeoi berri-berria» dela aipatzen da. Tresna berri hori bere sinpletasunagatik, erosotasunagatik eta mantenu txikiagatik nabarmendu zen, eta horrek berehala kuttun bihurtu zuen klase apalen…
AL BOKA
ALBOKA
Badira albokaren antzeko instrumentu aerofono batzuk albogue izenekoak; ez dituzte ezaugarri berak. Aditu batzuek iradokitzen dute bien izenaren jatorria arabierako al-buk dela (horrek «tronpeta» esan nahi du); beste batzuek, ordea, argudiatzen dute alboka izenak beste jatorri bat duela…
Pan deroA
PanderoA
Pandereta edo panderoa jatorri ezezagunekoa da. Antzina-antzinako musika tresna bat da, hainbat zibilizazioetan dokumentatua, hala nola Mesopotamian, Egipton, Indian, Grezian eta Antzinako Erroman. Adituek diotenez, XIII. mendean iritsi zen Europara, ziurrenik gurutzatuek Ekialde Hurbiletik ekarria. Orduz geroztik, Erdi Aroko musikariek danborraren aldaeratzat bereganatu zuten…
DUL TZAINA
DULTZAINA
TXIS TUA
TXISTUA
Txistua txirula zuzen bat da, tradizioz zurezkoa, hiru zulokoa. Azken ezaugarri hori dela eta, musikariak esku bakarra behar du, eskuarki ezkerrekoa, txirula jotzeko; eta beste eskua, normalean eskuina, danbolina jotzeko erabiltzen da. Txistulariak melodia eta erritmoa uztartzen ditu, eta horrek musikari oso bihurtzen du…