Juan Aiesta Urkidi Bediako Aztegieta baserrian jaio zen, 1893ko martxoaren 7an. Demetrio Artetxerekin ikasi zuen dultzaina jotzen, 14 urte zituela. Lau urte geroago, harekin jotzen hasi zen Bizkaiko erromeriarik ezagunenetan, hala nola Urkiolan, Zornotzan, Durangon, Gernikan, Artxandan, Begoñan, Bedian, Deustun eta Galdakaon.

Juan Ayesta Iurretako trikitilari egunean dultzaina jotzen, omendua izan zen egunean, 1979 – Argazkia: Montoia – Jon Irazabalen argazki bilduma
Juan Ayesta dultzaina jotzen - Argazkia: Fede de Dios

Juan Gaiteru deitzen zioten arren, berak ez zuen inoiz instrumentua gaita izenez aipatu, dultziña izenez baizik. Erabiltzen zuen dultzaina Durangon erosi zion Pradere dultzainagile ezagunari, 1916an, 15 pezetan.

Lanbidez nekazaria, Morro meategian lan egin zuen zaindari, soldadutzara joan aurretik. Soldadutzan solfeoa ikasi zuen, baina nahiago zuen belarriz jo, notak jarraitzea baino errazagoa iruditzen baitzitzaion.

Gustuko zuen edozein pieza erraz egokitzen zuen dultzainara, eta bere errepertorioan sartzen zuen. Jotak eta porrusaldak jotzen zituen nagusiki, baina baita ere fandangoak, arin-arinak eta pasodobleak, baita Aita San Miguel Iurretako abestia, Errege martxa eta karlistei lotutako piezak ere.

40 urtez jotzen aritu ondoren, alargundu egin zen, eta jendaurrean jotzeari uztea erabaki zuen. Hala ere, 1978an, Jose Javier Abasolo «Tiliño» iurretarrak animatuta, berriz hartu zuen instrumentoa, Iurretan urtero San Migel jaietan egiten zen Trikitilari Egunean parte hartzeko. Orduz geroztik, ohiko partaidea izan zen jai horretan, eta 1979an omenaldia egin zioten. 1983an beste omenaldi bat jaso zuen, Guardiako Dultzainero Egunaren IX. edizioan.

1985ean, Juan Mari Beltranen eskutik, bizkaitar dultzaineroen ordezkari izan zen Euskal Herriko instrumentu tradizionalen piezak eta bideoak biltzen dituen Euskal Herriko soinu tresnak diskoaren eta bideoaren grabazioan.

1988ko azaroaren 1ean hil zen, Bediako Barrueta baserrian.

BIDEOAK

Aiesta Urkiri, Juan – Ahotsak.eus

1. Dultzaina jotzen noiz eta nola ikasi zuen
2. Milizianoak etxe inguruan
3. Alonsotegira ihesi eta berriz buelta
4. Apaizen debekuak dantzarako
5. Basoko iratxoak ikusi zituenekoa
6. Belearen istorioa
7. Sorginak eta iratxoak
8. Ameriketako artzainen bizimoduaz entzundakoa
9. Dultzaina egiteko materiala
10. Dultzaina, danborra eta panderoa

JUAN AIESTA –JOTA – EUSKAL HERRIKO SOINU TRESNAK 1985 

B2052 JOTA

Euskal Herriko Musika Tresnak (1985)

Euskal Herriko Soinu Tresnak – Dultzaina (1985)

DISKOGRAFIA

Euskal Herriko Musika tresnak (1985)

Scroll to Top